Gure bizitzei buruz erabaki dezagun, ekonomia jendearen zerbitzura jar dezagun

Etxebizitzaren eta elektrikoen inguruan erabakitzeko

urna

ERREFERENDUM BATEN ALDE

urna blanco
torre luz

Energia

Elektrizitatearen eta gasaren prezioa etengabe hazten ari da, enpresari gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituztelako planeta kutsatzen duten bitartean
edificio

Etxebizitza

Banku eta putre funtsen esku dauden etxebizitzak itxita daude milioika familiak eta gaztek etxebizitza horiek eskuratu ezin dituzten bitartean
control publico

Kontrol publikoa

Energia eta etxebizitza bizitzarako ezinbesteko ondasunak dira, hezkuntza eta Osasuna bezala, beraz irismen publikoa ziurtatu behar da inor bazterrean gera ez dadin.
urna

Erreferenduma

Gobernuak erreferendum bat deitu behar du herritarrek krisi larri honi nola aurre egin erabaki dezaten.

Erabaki Dezagun Manifestua

GURE BIZITZEI BURUZ ERABAKI DEZAGUN, EKONOMIA JENDEAREN ZERBITZURA JAR DEZAGUN.

DEMOKRAZIAK, GUTXIENGO PRIBILEGIOEN AURREAN, AURRERA EGIN DEZAN

Azken aldian, klase herrikoien aurkako gizarte-krisi bat bizi dugu. Bizitzaren garestitzea, argiaren prezioaren igoera kezkagarriak, etxebizitzaren prezioaren hazkunde jasanezina, lan-prekarietatea. Horren aurrean, Administrazio Kontseiluetan eta putre funtsetan antolatutako gutxiengo arriskutsu bat modu eskandalagarrian aberasten ari da, gehiengoaren eskubide galeraren kontura.

Gobernu aurrerakoia premiazkoak diren baliabide batzuk arautzeko promesarekin iritsi zen: higiezinen merkatua ordenatu etxebizitza duin baterako sarbidea bermatuz eta trantsizio ekologiko eta energetiko justu bat sustatu, besteak beste. Hala ere, etxebizitzaren eta merkatu elektrikoaren sektorean planteatu dituen erreformak ez dira nahikoak eta, etxebizitzaren kasuan, alde batera jarraitzen dute.

Gure ustez, erabakitasunez aurrera egiteko garaia da, egunerokotasunean hainbeste eragiten diguten gai horiei benetako eta egiturazko buelta emateko. Gobernuek eta txandako politikariek gure arazoak konpondu arte itxaron gabe. Ezin dugu euren eskuetan utzi, ezta gehiago itxaron ere. Ekonomia jendearen zerbitzura jartzeko garaia da: ezin dugu luzaroago onartu gutxi batzuen aberastasuna gehiengoaren pobrezia izatea.

Demokrazia eskubideak lortu, gureganatu eta aurrera egiteko baliagarria da. Oligarkiei botere ekonomiko eta politikoa kentzeko. Bizitza eta ekonomia eraiki eta sostengatzen dutenei benetako boterea itzultzeko.

Horregatik uste dugu garaia heldu dela dagokionari ahotsa itzultzeko. Horregatik uste dugu Gobernuak erreferendum bat deitu behar duela non herritarrek, gure eguneroko bizitzan zuzenean eragiten diguten gaiei buruz, erabaki demokratiko bat eman dezaten: etxebizitzaren merkatua eta merkatu elektrikoa.

Zergatik  dio beldur gehiago gobernuak Herritar Kontsulta bati,  konpainia elektriko handien eta gure auzoak suntsitzen dituzten funts putreen xantai etengabeei baino? 

1978ko Konstituzioaren eta 2/1980 Erreferendumaren Lege Organikoaren arabera, Gobernuak erreferenduma deitzeko ahalmena du. Konstituzioak 92. artikuluan ezartzen du Gobernuko presidenteari dagokiola, Kongresuak baimenduta, garrantzi bereziko erabakiei buruzko kontsulta-erreferendum bat deitzeko ekimena.

Zer dago orain garrantzitsuago merkatu elektrikoa eta etxebizitzaren merkatua arautzea baino? Zergatik ez galdetu erreferendum publiko baten, funts putreen esku dauden etxebizitzak publiko bihurtzeko herritarren babesa edo gaitzespena duten? Zergatik ez da erreferendum publikoan galdetzen  elektrikek jabetza sozial izatera pasa behar duten, Konstituzioak ere baimentzen duen bezala?

Badakigu lege-ordenamenduak kontsulta horiek lotesleak izatea eragozten duela. Baina, zein gobernu aurrerakoi izango litzateke gai herri-agindu irmo bat ez hartzeko?

Ekonomia eta eskubide sozialak etengabeko gatazkan dauden esparruak dira. Giza-premien eta gutxiengo arriskutsu baten pribilegioen arteko eztabaida. Demokraziak aurrera egitea praktikaren bidez egitea da. Ekonomia eta demokrazia jendearen zerbitzura jarriz.

Hori guztia dela eta, PSOEren eta UPren koalizio-gobernuari eskatzen diogu aurrea hartu eta erreferendum bat egin dezaten, benetako eztabaida bat ahalbidetzeko, aukera eta berdintasun baldintza onenetan, gaur egun mozkin kontuak handitzen ari zaizkienen eta gure bizi-baldintza materialak gero eta zailagoak direla ikusten dutenen artean.

Ados al zaude Gobernuak enpresa elektriko handien eta banku eta inbertsio-funtsetako etxebizitza hutsen jabetza soziala bere gain hartzeko beharrezkoa den legeria abian jartzearekin, honako neurri hauen bidez?

check

Erreferendum hau egiteko unean etxebizitzaren funtzio soziala betetzen ez duten enpresa pribatu handien (bankuen eta inbertsio-fondoen eta higiezinen enpresen) esku dauden etxebizitzak sozializatzea

check

Etxebizitza horiek premietara bideratuta kudeatzea, eta ez onura pribatuetara, hau da, etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatuz, Espainiako Konstituzioaren 47. artikuluak ezartzen duen moduan.

check

Etxebizitza-parkea bitarteko demokratikoen bidez administratzea, eta etxebizitza horiek berriz pribatizatzea debekatu.

check

Enpresa elektriko pribatu handiak gizarteratzea, interes orokorrari erreparatuta, Espainiako Konstituzioaren 128. artikuluak ezartzen duen moduan, eta gaur egun dituzten onurak trantsizio ekologiko justu bati lotutako enplegua sortzera eta argiaren faktura murriztera bideratuta.

Parte hartu